Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Pizkundea: abenduaren 27an denok Bilbora

2025-12-11

Euskararen Kontseiluak bilkura handi bat egitera deitu du abenduaren 27an.   Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ekimen eta ilusio berrituak sortzeko. Etsipenean jausi beharrean, euskaraz bizi nahi dugula adierazi, elkarrekin arnasa hartu, eta euskarari etorkizuna emateko prest gaudela erakusteko Euskal gizarte osoari mezu argi bat helarazteko: euskara g...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”

2025-12-08

Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean: "Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta doluaren inguruko ziurgabetasunak errealitate horri aurre egitea zailtzen dute. Hala ere, heriotzaren aurrean jarrera osasuntsuago bat hartzea posible da, bizitzaren zati gisa onartuta eta horrek dakarren doluari bide emanda. Dolua ez da ahazt...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzaren gidaliburu berria euskaraz artatzeko: "Emakumeen arreta"

2025-12-01

Osakidetzak gidaliburu berri bat egin du, euskaraz artatzeko orain artekoei (Medikuntza Orokorra, Ospitalizazioko solairuko eritzaintza, Lehen Mailako Arretako Gida...." gehitzen zaiena: EMAKUMEEN ARRETA. Osatuberri aldizkariak eman du horren berri: "Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboak eta Ginekologia arloko espezialista talde batek euskarazko eskuliburu bat argitaratu dute, emakumeen arretan lan egiten duten profesionalei euskaraz lan egiteko baliabide erabilgarri eta eg...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Testu laburren Feuse Saria - 2026

2025-11-24

Helburua FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da. Sariak Lehenengo saria: 300€ko saria, ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratzea. Bigarren eta hirugarren saria: Sariaren ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratzea. Oinarriak Testuaren gaia farmazia edota osasunaren ingurukoa izango da. Edozein motatako testu izan daiteke (i...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskara ere osasun publikoa da

2025-11-17

Noticias de Navarra egunkarian agertutako gutuna (guk itzulita): Euskara ere osasun publikoa da Heldu den martxoaren 7an eginen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (ISPLN) Medikuntzako hiru lanpostu betetzeko oposizioetarako azterketa. Hiru plaza horietako batek ere ez du eskatzen euskaraz jakitea, ezta oinarrizko maila bat ere. Zaila da ulertzea, euskara egunero erabiltzen baita institutu honen lanean: hezkuntza kanpainak eta materialak diseinatzeko, herrita...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Pandemia eta medikuntzari buruzko liburua plazaratu du Angel Bidaurrazaga OEEkideak

2025-11-10

Angel Bidaurrazaga Vandierdonck Medikuntzan doktoreak eta EHUko irakasle ohiak "Distopia baten kronika" izenburuko liburua plazaratu du. Hain zuzen, 2020tik, pandemiaren hasieratik, gaurdaino Independentea.eus-en argitaratutako artikuluen bilduma egin du. 

Iruzkinak(0)

Sexu bidez transmititzen diren infekzioei buruzko saioa azaroaren 10ean

2025-11-03

  COMGI Fundazioak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak saioa antolatu dute azaroaren 10erako: klamidia, gonorrea eta sifilis infekzioen gorakadari buruz hitz egingo du Oskar Ayerdi Aguirrebengoa Hiesaren Plana eta Sexu Transmisiozko Infekzioen arduradunak, Osakidetzan. COMGIko elkargokideek egun horretara arte izango dute izena emateko aukera. Saioa doan izango da eta aurrez aurrekoa, 18:00etatik 19:00etara, Donostiako Urumea auditorioan. Teams bidez ere jarrai...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Azaroaren 5ean Inguma datu-basearen 25. urteurreneko ekitaldia egingo dute Bilbon

2025-10-27

INGUMA datu-baseak 25. urte betetzen ditu eta urteurreneko ekitaldia antolatu du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Ospakizuna azaroaren 5ean (asteazkena) izango da, 18:30ean, Bilborock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1. Bilbo). Joan nahi izatekotan, bidali mezu bat ondoko helbide elektronikora: komunikazioa@ueu.eus INGUMA datu-baseak 1968tik unibertsitate-mailako zientzia- eta jakintza-arloetan euskaraz ahoz eta idatziz sortu diren lanen oinarrizko informazioa biltzen du: nork, zer...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasunaldiaren 4. edizioan aurkeztutako lanen laburpenak irakurgai daude jada Osagaiz aldizkarian

2025-10-22

Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 10ean egin ziren XVI. Pediatria Topaketetan aurkeztutako lanak irakurtzeko aukera egongo da. Osagaiz aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. jardunaldia antolatu du aurten. Horretan lankide izan ditu UEU eta EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintzar...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskara zu zara

2025-10-20

"Euskara zu zara" kanpainari jarraipena ematen ari zaio AEK ikasturte berrian. Parte hartzea doan da, eta izena ematen dutenen artean hilero 10 sari zozketatuko dira. Izena emateko, bidali whatsappa (607 530 132), pasatu euskaltegitik edo klikatu lotura honetan. 

Iruzkinak(0)

Aitor Montes (familia-medikua): "Ur txikitan adimen urriak"

2025-10-13

Esan ohi da gizakia dela harri berarekin behaztopatzen den izaki bizidun bakarra, hau da, ikasten ez omen duen bakarra. Jakinda beste animalia guztiak baino askoz urrunago joan garela, mundua gure neurrira aldatzerainokoan. Ikasi, ikasi egiten dugu; ez duguna onartu nahi oso bestelakoa da: gure ahuldadea, gure ezintasuna, batzuetan gure alferkeria. Jarraitu irakurtzen Aitor Montes Lasarte familia medikuak Naiz.eus argitaratutako iritzi-artikulua.   Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Urriaren 22rako asteazken kulturala antolatu du FEUSEk

2025-10-07

FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak Asteazken Kulturala jardunaldia egingo du urriaren 22an, EHUko Farmazia Fakultatean, Gasteizen. Oraingo honetan, elkartea bera izango da eguneko protagonista, eta ikasle zein osasun-profesionalen interesa pizteko bereziki pentsatutako egitaraua prestatu dute. Jardunaldia 12:00etatik 14:00etara izango da. Egitaraua:          - 12:00-12:30 FEUSEren aurkezpena. - 12:30-13:15 Adimen artifizialari buruzko hi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

E ikurra ospitaleko eskumuturrekoan: Osakidetzan euskaldunak euskaraz artatzeko beste pauso bat

2025-09-29

Osakidetzan euskara hizkuntza lehenetsi gisa hautatu duten herritarrek e ikurra eramango dute aurrerantzean ospitaleko identifikazio-eskumuturrekoan. Ekimen honekin, paziente euskaldunak haien hizkuntzan artatzea erraztu nahi da, komunikazioa hobetzeko eta kalitatezko arreta bermatzeko. Honen berri Osatuberri aldizkarian.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Emakumeen arreta, euskaraz

2025-09-22

Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboak eta Ginekologia arloko espezialista talde batek euskarazko eskuliburu bat argitaratu dute, emakumeen arretan lan egiten duten profesionalei euskaraz lan egiteko baliabide erabilgarri eta egoki bat eskaintzeko asmoz. Honen berri Osatuberri aldizkarian. 

Iruzkinak(0)

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat

2025-08-26

Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean. Leitzako emakume bat etorri zen larrialdietara, eta, printzipioz, arazoak zituen arnasa hartzeko. Komunikazio txarra egon zen anbulantziako arduradunarekin. Gazteleraz galdezka hasi zitzaizkion, eta ez zuen deus ulertzen; orduan, iktus bat zel...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"

2025-08-19

EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua». «Nik euskaraz adieraztean, adierazi nahi dudan hori nire barnetik dator, ez dut itzulpenik egin behar». «Haurdun egonik, errebisioetan eta erditzean emaginekin euskaraz egiteak izugarrizko lasaitasuna sentiarazi zidan&raqu...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Desobedientzia praktikatzen: elkarrizketa EHEko Gorka Torreri

2025-07-30

Argia aldizkariak Gorka Torre EHEko kidea elkarrizketatu dute egin duen desobedientzia ekintza garrantzitsu baten karira: Desobedientzia praktikatzen Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du zalantzarik egin esaterakoan euskaldunon komunitatea ahul dagoela...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Elinberri: osasungintza

2025-07-17

Pello Iturria Sarasibarrek honako lan politak egin du: Botikagintza eta Sendabelarrak botikatik. Azkenetako mezu interesgarri batzuk ekartzen dizkizuegu: Botikagintza atalean: "BEGIETAKO LEHORTASUNAREN PREBENTZIOA Begietako lehortasunak edonori erasan diezaioke nahiz eta emakumeen artean ohikoagoa den, batez ere, menopausiatik aurrera. Halaber, hiri handietako kutsadura atmosferikoak begietako lehortasuna eragin dezake hiritarrengan. ..."   Irakurri gehiago ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osagaizen ale berezia kalean: Pediatria Topaketak

2025-07-17

Osagaizen ale berria argitaratu da. Ale hau ez da ohikoa, berezia baizik, apirilean egin ziren Pediatria Topaketen XVII. jardunaldien hitzaldi eta komunikazioak jasotzen dituelako. Hona hemen argitaratutako artikuluak eta egileak. Sarrera XVII. Pediatria Topaketen talde antolatzailea: Oihane Garmendia Zabaleta, Idoia Serrano Pejenaute eta Elene Lejarzegi Anakabe Hitzaldiak - Teknologia berriak eta nerabeen osasun mentala: Telmo Lazkano Muga - Osasunaren determinatzaile...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

UPV/EHUk bere marka berritu du

2025-07-14

Aurrerantzean bakarrik EHU siglak erabiliko ditu. Euskal Herriko Unibertsitateak bere identitate bisuala berritu du. Eduardo Chillida eskulturagileak sortu zuen ikur nagusia mantenduko du EHUren siglekin batera, eta logotipoari euskarria emateko kolore paleta korporatiboa gehitu du. Irakurri gehiago.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

 1 2 3 >>  Amaiera

Azken Berriak

FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...
UEUk Artizarra sare sozial berritua sareratu du
Artizarra
"Artizarra proiektuak UEUren Inguma datu-basean du abiapuntua. Ingumak azken 50 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz idatziz eta ahoz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du, baina pertso...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan