Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Egin zure ekarpena: zeladore eta erizain-laguntzaileentzako hiztegi-proiektua

2021-07-23

Nafarroan Bittor Abarzuza Fontellas zeladorea hiztegi bat osatzen ari da zeladore eta erizain-laguntzaileen ohiko terminoak bilduz. Helburua langileok egunero erabiltzen ditugun hitzak euskaraz ere edukitzea da, egunerokoan hizkera teknikoa segurtasunez erabiltzeko. Hiztegi interesgarria izan daiteke eta aukera dago bai iradokizunak nahiz zuzenketak bidaltzeko, bai hiztegia bera osatzeko, martxan dagoen proiektua baita eta zirriborro bat baino ez. Animatuko zara? Lantaldea ere osa dezakezue...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OSASUNALDIko parte hartzaile Uxue Alargunsoro Muruamendiaraz erizainari elkarrizketa Osatuberrin

2021-07-19

Uxue Alargunsoro Muruamendiaraz erizainak Osasun Zientzietako gradu-amaierako lanen jardunaldian parte hartu zuen, ‘Osagaiz’ aldizkariak antolatutako aurrenekoan. ‘Erizainaren esku-hartzea zainketa intentsiboetako unitate-osteko sindromearen prebentzioan’ lana aurkeztu zigun, eta uste du aukera oso ona dela norberak bere lana ezagutarazteko eta gainerakoek landutakoa ezagutzeko. Erizainok pazienteekin zuzeneko arretan denbora asko pasatzen dugunez, pentsatu nuen zer e...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

UEMAko udalerrietan egunero hizkuntz eskubideen urraketak

2021-07-14

UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bi urterik behin egiten duen behaketa egin du aurten, bere barne dauden herrietan osasun zerbitzuetako hizkuntza eskubideei buruzko jarraipena egiteko. 90 dira UEMA barruan dauden herriak, eta horietako 56tan osasun-zentroak daude, guztira 559 lanpostu gehitzen dituztenak. Lanpostu horien %98an zehaztuta dago derrigorrezko hizkuntza eskakizuna zein den, baina langileen %27ak ez du betetzen. Garikoitz Goikoetxeak, behaketa egitearen arduradunak, nahi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hizkuntza-eskubideen egoera 2020

2021-07-08

Martxoaren 30ean argitaratu zen Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren eskutik 2020. urteko txostena, pandemia garaian gogorrenean bizi izan genituen hizkuntza eskubideen urraketak azaltzen dituena. 2020. urtea izan da hizkuntza eskubideei ematen zaien bigarren mailako arreta azaleratu duen urtea, 2019an baino askoz inzidentzia gehiago jaso ditu Behatokiak, 1.229 inzidentzia, aurreko urtean baino %66,75  gehiago. Aurreko urteetako txostenak irakurri nahi izanez gero, hurrengo web-orrira jo z...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OSAGAIZ: aurtengo lehenengo alea kalean

2021-07-05

Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren ale berria argitaratu da. Bosgarren urtea da eta orain arte 14 ale argitaratu dira, ale arrunten eta ale berezien artean. OEEk eta UEUk egiten dugu elkarlanean, Gipuzkoako Medikuen Elkargoaren laguntzarekin. Gainerako ale arrunten antzera, oraingoan ere jatorrizko artikuluak, artikulu laburrak, kritikoki aztertutako testu medikoak eta farmaziako gaiak jaso dira, eta bi atal berri ere jarri dira abian azken aleetan: itzulpen-moldaketak eta lan sarituak. ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Larunbatean egin zen Makean Iparraldeko OEEren lehen bilera

2021-06-29

Ekainaren 26an egin zen Makean Iparraldeko OEEren lehen bilera. Bertan izandako 10 pertsonek, erakundeak eskatzen duen lan administratiboaz gain, hiru lehentasun finkatu zituzten:   1.- Profesionalen eguneroko lanean erabilgarriak izango diren fitxak eta gainerako dokumentuak sortu edo Iparraldeko errealitatera egokitu 2.- Osasun profesionalek duten euskararen ezagutza maila eta erabilera aztertu 3.- Errotulazioa eta dokumentazio ofiziala elebiduna bihurtu   Baionako ospi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun Bakarra. Animalien, gizakien eta ingurunearen osasunaren arteko lotura.

2021-06-28

UEUren ikastaro honetan Osasun Bakarra (One health) kontzeptutik abiatuta programa hau osatu dute uztailaren 13rako, Eibarren. Data: 2021(e)ko uztailaren 13a Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia Ordutegia: Asteartea. 9:30-17:30 Osasun Bakarra, ingelesez One Health, kontzeptua 2000. urteko hamarkadaren hasieran erabiltzen hasi zen, eta, hitz gutxitan, ezaguna zen nozio bat laburbildu zuen: gizakien eta animalien osasuna elkarren menpekoak dira, eta bat egiten duten ekosistemekin lotuta daude...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bizkaiko Farmazialarien Elkargoak antolatutako hitzaldia: COVID-19 txertoak

2021-06-23

Bizkaiko Farmazialarien Elkargoak hitzaldi interesgarria antolatu du euskaraz ekainaren 28rako, 16:00etatik 17:00etara. Hizlaria Sergio Barrondo Lakarra Farmazia Doktorea eta EHUko Farmakologia Departamentuko Irakaslea izango da. Doakoa da baina aldez aurretik izena eman beharra dago. Aurrez aurre eta online, bi modalitateetan parte hartu daiteke. Programa 1.- COVID-19aren aurkako txertoak garatzeko estrategiak. 2.- Txertoak onartzerako egin diran entseguak. 3.- Txertaketaren ondorioz s...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Gogoratu: larunbat honetan Ipar EHko OEEren lehen bilera

2021-06-22

IPAR EUSKAL HERRIKO OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKO Elkartearen (Ipar EHko OEE) lehen biltzar nagusia larunbatean iraganen da, EKAINAREN 26an, 10:00etan, Makeako MINTEGIA gelan. Osasun arloko langile guziak gomit dira biltzar nagusirat. Osasun arloko ofizio guzietako zure inguruko jendeari  mezu hau igor diezaiokezu. Aipagaiak hauek izanen dira: - Elkartearen eta helburuen aurkezpena: OEE (Karlos Ibarguren) eta Ipar EH-ko OEE (Maia LAcroix eta Xan Berterretche) - Lehen proiektu proposam...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jose Begiristain Doktorea Saria

2021-06-18

Jose Beguiristain doktorea Sariaren 35. edizioko deialdia ireki berri da. Euskaraz aurkeztutako gradu-amaierako lanetarako saria da. Helburua Donostiako Medikuntza Fakultatean euskaraz aurkeztutako gradu amaierako lanak saritzea da. Euskararen kalitatea baino ez da baloratuko eta sarituko. Lanak posta elektronikoz bidali behar dira. 900 euroko saria dago jokoan. Urte amaierara arte dago lanak bidaltzeko epea zabalik. Animatuko? Informazio gehiago hemen.   Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasuna eta euskara lotzen dituzten bi ikastaro ireki dira

2021-06-11

Euskara eta osasunari buruzko bi ikastarotan izena emateko epea hasi da: a) Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan. Graduondoko aditu titulua (UPV/EHU, UEU): Osasun-arreta herritarren oinarrizko eskubidea izateaz gain, pertsonen bizitzaren alderdirik intimo, erabakigarri eta garrantzitsuenei lotuta dago. Gizartearen bizitza-kalitatearen etaongizatearen funtsezko oinarrietako bat da. Graduondoko honek hizkuntza, euskara alegia, eta osasun-jarduera uztartuko ditu. Graduondokoaren helburu...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Gaur eta bihar OSASUNALDIA

2021-06-07

Egunak 2021eko ekainak 7 -8 Ordua 16:00-18:30 Lotura https://eu.bbcollab.com/collab/ui/session/guest/0cc52fd327e34a6dbc721f20d3837618   Informazioa Osagaiz aldizkaria. info@osagaiz.eus - 944 00 11 33. Egitarua   Ekainak 8   Izenburua Egilea   16:00 Loaren kalitate eta kantitateak estresarengan dueneragina Ane Atutxa     ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OSASUNALDIA ikusteko aukera ekainaren 7 eta 8an

2021-06-02

Gogoratu datorren astean, ekainaren 7 eta 8an (astelehena eta asteartea) izango dela Osasun-zientzietako gradu-amaierako lanen 1. jardunaldia. Erizaintza, Medikuntza, Farmazia, Odontologia, Psikologia eta Fisioterapia arloko euskarazko gradu amaierako lanak ezagutzeko aukera izango dugu. Animatuko zara haien lanaren fruituak entzutera? Jardunaldiak online izango dira, arratsaldeko ordutegian: 16:00-18:30.     Ekainak 7 ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Egun gutxi gelditzen da Osasunaldirako lanak bidaltzeko

2021-05-27

Gogoratu astelehenera arte, maiatzak 31, daukagula gradu amaierako lanen laburpenak bidaltzeko epea. Horiekin ondoren OSASUNALDIA egingo dugu ekainaren 7an eta 8an, eta lan horietan oinarriturik Osagaiz aldizkariaren ale bat argitaratuko dugu UEUrekin lankidetzan. Aurten edo iaz Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Odontologia, Psikologia edo Fisioterapian graduatutakoek hartu dezakezue parte. Jardunaldiak online izango dira, arratsaldeko ordutegian: 16:00-18:30. Aprobetxatu! Jarraibideak ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ipar Euskal Herriko OEE jaio da

2021-05-25

IPAR EUSKAL HERRIKO OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKO Elkartearen (Ipar EHko OEE) lehen biltzar nagusia bihar izango da. EKAINAREN 26an, 10:00etan, Makeako MINTEGIA gelan iraganen da. Osasun arloko langile guziak gomit dira biltzar nagusirat. Osasun arloko ofizio guzietako zure inguruko jenderi  mezu hau igor diezaiokezu. Aipagaiak hauek izanen dira: - Elkartearen eta helburuen aurkezpena: OEE (Karlos Ibarguren) eta Ipar EH-ko OEE (Maia LAcroix eta Xan Berterretche) - Lehen proiektu prop...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Aztarnariak inoiz baino beharrezkoago

2021-05-21

Hainbat adituk Covid-19aren Liburu Zuria argitaratu duten garaian, Euskadi Irratiko Faktoria saioan egungo egoeraren aurrean ikuspegi epidemiologikotik egin beharrekoen inguruan hitz egin dute zenbait osasun-langile elkarrizketatuz. Ondorioa argia da: aztarnarien lana behar-beharrezkoa da oraindik ere, kutsatze-kateak eteteko, agerraldiak lokalizatzeko edota non kutsatu garen jakiteko ezinbesteko informazioa lortzen baitute. Elkarrizketa interesgarria eta beharrezkoa. Animatu entzutera!  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Mikel Asier Garro Beristain gogoan

2021-05-20

Eguneraketa: omenaldiaren bideoa hemen ikus daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=wMIJFW34faw. Mikel Asier Garro Beristain gogoan. 2021eko maiatzaren 8an hil zen Mikel Asier Garro Beristain irakaslea, 54 urte zituela. 1987. urtean hasi zuen irakasle-ikertzaile ibilbidea Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Irakaskuntza- eta ikerkuntza-lanak bikain egiteaz gain, hainbat aldiz aritu izan zen unibertsitateko kudeaketa-postuetan, Erizaintza II Saileko zuzend...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Larunbateko elkarretaratzea: euskaraz bizitzearen alde BATUZ, eskubide murrizketarik ez!

2021-05-19

Herenegun iragarri bezala, KONTSEILUAk elkarretaratzea antolatu du larunbaterako Bilbon, goizeko hamaiketan, EAEko justizia auzitegiaren aurrean. Zalantzarik gabe, eta Kontseiluak eta gainerako eragileek prentsaurrekoan ongi esan bezala, oso larria da gertatutakoa eta oso beharrezkoa erantzun sozialak oihartzuna izatea. Euskaraz bizitzearen alde, denok batuz egingo dugu aurrera, beraz, eskertuko genuke zuen inguruan deialdiaren berri zabalduko bazenute. Mila esker eta animo, e...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Agerraldia eta elkarretaratzea larunbatean epai bidegabeei erantzuteko

2021-05-17

Hedabideetan ikusiko zenuten EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia atera duela lanpostu guztietan derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna jasota zuen Irungo udaltzainen lan-deialdia baliogabetzeko. Kontseiluak eta Behatokiak dagoeneko bidali zuten lehen irakurketa hedabideetara. Horretaz gain, zuzendaritza-batzordeak urgentziazko bilera egin du, gaiaren larritasuna kontuan hartuta. Izan ere, justiziaren esku-hartze horrek eragin handia izan dezake etorkizuneko lan-deialdietan, eta herritarren es...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ikergazte: izena emateko epea zabalik maiatzaren 28ra arte

2021-05-14

Bi aste daukagu IKERGAZTE kongresuan izena emateko. Ekainaren 9tik 11ra izango da Gasteizen, Berrian irakur daitekeenez. guztira 163 artikulu zientifiko aurkeztu dituzte. «Inoiz baino artikulu gehiago jaso ditugu», nabarmendu du Latatuk. Partaidetza handia izan da, beraz. «Jendea poztu egin da kongresuarekin aurrera jarraitu dugulako». Horrelako harrera izateak «harritu» ere egin ditu. [...] asmoa da kongresua ahalik eta diziplinartekoena izatea. «...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 9 10 11 12 13 >>  Amaiera

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan